Aste Santuaren atarian, Zarautz Abesbatzak abesti sakro sorta bat prestatu du emanaldirako. Organoaren laguntzaz izango da ia kontzertu osoa eta korutik arituko dira abesten. Jose Luis Frantzesena organista azpeitiarra izango dute lagun abesbatzakoek, 100 urte baino gehiago duen organoarekin. Besteak beste, Mozart, Escudero, Faurée eta Webberen piezak interpretatuko dituzte. Saioa larunbatean izango da, Frantziskotarren elizan, 20:30ean hasita.