Martxoak 8

Eskerrak eman dituzte Berdintasun sailetik

Zarauzko Hitza

Martxoaren 8ko giza kateko antolakuntzan parte hartu zutenen inplikazioa nabarmendu dute.

Udaleko Berdintasun sailak eskerrak eman nahi dizkie Martxoaren 8ko giza kateko antolakuntzan parte hartu zutenei; besteak beste, departamentuko langileei, Udaltzaingoari, muntaketa lanetan aritutakoei eta komunikanbideei. Era berean, herriko ikastetxeen eta Berritzeguneren inplikazioa nabarmendu du Berdintasun zinegotzi Gloria Vazquezek, baita parte hartu zuten ikasleena ere, adierazpena irakurtzen eta bertsoak kantatzen. Bere esanetan, "mezua Zarauzko bazter guztietara helarazteko helburua lortu genuen".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide