Hainbat domina eskuratu dute Zarauzko pultsolariek Gipuzkoako senior txapelketan

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 14a

Larunbatean jokatu zuten txapelketa Zarautzen, ZKEko Halterofilia sailak antolatuta.

Larunbatean jokatu zuten Zarautzen Halterofiliako Gipuzkoako senior txapelketa, ZKEko Halterofilia sailak antolatuta. 20 urtetik gorako Gipuzkoako pultsolari onenak jardun zuten lehian Aritzbatalde kiroldegiko halterofilia aretoan. Irun, Zizurkil eta Zarauzko 18 kirolari lehiatu ziren guztira. Etxeko 5 mutil eta neska bat, zehazki.

Zarauztarrek urrezko bi domina, zilarrezko hiru eta brontzekozko bat eskuratu zituzten. Stepan Tsirkin ZKEko pultsolariak, gainera, txapelketako markarik onena egin zuten.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide