9 kilometro korrika, 36 kilometro bizikletan eta 4,5 kilometro korrika. Lan hori osatu behar izan zuten atzo parte hartzaileek, Oñatin. Gizonezkoetan, Yepa! triatloi taldeko kide Jon Unanue zarauztarra izan zen garaile, 1:46:15eko denborarekin; bigarren sailkatu Adrien Latestereri 24 segundoko aldea atera zion, eta hirugarren sailkatu Beñat Arnaizi, berriz, 32 segundo. Euskal zirkuituko bosgarren proba izateaz gain, Euskadiko Duatloi Motz Txapelketa jokatzeko baliatu zuten. Ondorioz, proba bereganatzearekin batera, Euskadiko txapela ere jantzi du.