Halterofiliako Gipuzkoako senior txapelketa jokatuko dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 11

18 pultsolarik hartuko dute parte, tartean, Zarauzko 6 lagunek.

ZKEko Halterofilia sailak antolatu du jardunaldia. 10:00etatik aurrrera, Aritzbatalde kiroldegiko halterofilia aretoan jokatuko da Gipuzkoako senior txapelketa. 20 urtetik gorako Gipuzkoako kirolari onenak izango dira bertan, Irun, Zizurkil eta Zarauzko taldeetako 18 bat pultsolari, hain zuzen. Zehazki, Zarauzko 6 pultsolarik hartuko dute parte: 5 mutilek eta neska batek.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide