La Otra la que Lucha eta Liher apirilaren 1ean, Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 11

22:30etik aurrera izango dira kontzertuak.

Datorren apirilaren 1ean La Otra la que Lucha zuzenean ikusteko aukera izango da Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Musikari talde batek lagunduko du Madrilgo bakarlari feminista. Horrekin batera, Liher donostiarrek euren lan berria oholtzaratuko dute.

22:30etik aurrera izango dira kontzertuok eta sarrera bakoitza 5 euro kostako da.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide