Ateri eutsiko dio arratsaldetik aurrera

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 11

Goizean euri txikia egingo du baina orduak aurrera joan ahala hobera egingo du eguraldiak.

Eguraldiak hobera egingo du gaurtik aurrera. Euri txikia egingo du egunaren lehenbiziko partean baina gerora ateri eutsiko dio. Hala ere, lainotuta egongo da zerua. Iparraldeko haize fina ibiliko da eta tenperaturan ez da aldaketarik izango. 6 gradu egingo ditu gutxienez eta 10 gehienez. Asteburuan ere antzeko giroa egingo du.

Itsasaldeko arriskuagatiko alerta horia desaktibatu—goizalderako zegoen ezarrita, 05:00etatik 07:00etara—badute ere, itsasoak zakar jarraituko du oraindik ere, bereziki goizean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3 metro inguruko olatuak altxatuko ditu, baina egunak aurrera egin ahala txikitu eta 1,5-2 metroko olatuak izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide