18 kilometro inguruko ibilaldia antolatu du Pagoeta mendizale elkarteak martxoaren 13rako, iganderako. Arabara, Nerbioi ur-jauzi ingurura joango dira mendizale zarauztarrak. Delikan hasiko dute ibilaldia eta hortik Bagate mendatera igoko dira. Nerbioiko amildegiaren ertzetik ur-jauzira helduko dira gero.
Arando muinoa igaro ondoren, Urduñako mendate ingurura ailegatuko dira. Errepidetik Paul auzora jaitsi eta Zamarro gurutzatuz, Delikara helduko dira berriz ere, helmugara. Aurreikusi dute 6 ordu inguruan burutuko dutela ibilaldia eta ez duela zailtasun teknikorik izango.
Irteera, ohi bezala, Agoueseneko biribilgunetik izango da, 07:15ean. Izena Mendizabal kinkila dendan eman beharko da.