Etxeko langileen inguruko hitzaldia eskainiko dute igandean

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 10a

Bizkaiako Etxeko Langileen Elkarteko Isabel Otxoak eskainiko du.

Zarauzko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute hitzaldia elkarlanean. Helburua ogibide horren inguruan sor daitezken zalantzak argitzea da, besteak beste, ordainsariaren inguruko dudak eta oporrei dagozkienak. Bizkaiako Etxeko Langileen Elkarteko Isabel Otxoak emango du hitzaldia, doan.

Igandean izango da, 17:00etan, gaztelekuan.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide