Alerta laranja ezarri dute euriagatik

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 10a

Goizean txingorra bota dezake eta arratsaldean zaparradak ahulagoak izango dira.

Segurtasun sailak alerta laranja ezarri du gaurko 12:00ak arte, prezipitazioegatik. Modu iraunkorrean egingo du euria egunean zehar. Goiz partean trumoi-ekaitzak izango dira eta txingorra ere bota ditzake. Arratsaldean zaparradak ahulagoak izango dira. Goizean hego-mendebaldeko haizea ibiliko da, eguerdian ipar-mendebaldera aldatu eta indartu egingo da eta arratsaldean, berriz, bolada  gogorrak izango dira. Tenperaturak antzeko jarraituko du: 6 gradu egingo ditu gutxienez eta 9 gradu gehienez.

Aurreko egunetan bezala, gaur ere zakar ibiliko da itsasoa. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3-4 metroko olatuak altxatuko ditu baina arratsaldetik aurrera txikitu eta 3 metrokoak izango dira.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide