Candanchura egun osoko eski irteera antolatu du Haize-Orratz gaztelekuak. martxoaren 23rako. Candanchun bi orduko eskolak jasoko dituzte, snowekoa ala eskikoa, aukeran. Ezingo da norbere material eraman; eski estazioan bertan alokatu beharko dira. Bazkaria ere bertan emango diete. Guztira, 35 euro ordaindu beharko dira. Prezio horren barruan sartzen da autobusa, forfaita, asegurua, ikastaroa eta bazkaria.
Parte-hartzaileak 05:30ean aterako dira Karmelita aurretik eta 21:00etan itzuliko dira. Izena martxoaren 15era bitartean eman beharko da, Gazte Informazio Bulegoan.