Justizia eta legearen trataera denetzat bera al da? izenburupean mahai ingurua antolatu du Ispilu Arte galeriak biharko, martxoaren 8ko egitarauaren barruan. Askotariko ikuspuntuak aztertuko dituzte gizonezkoen partaidetzaren inguruan. 19:30ean izango da.
Ispilu Artek hainbat ekitaldi antolatu ditu Emakumearen Nazioarteko Eguna aitzaki hartuta. Emakumearena erakusketa inauguratu zuen martxoaren 4ean eta igandean, berriz, Recitando en violeta errezitaldia izango da, 18:00etan.