Asteburuan ate irekiak egingo dituzte Photomuseumen

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 9a

Euskal Kostaldeko Museoen Hilabetea dela eta, Photomuseum Argazki eta Zinema Museoa doan bisitatzeko aukera izango da asteburu honetan.

Larunbatean eta igandean ate irekiak egingo dituzte, honako ordutegian: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara. Era berean, bisita gidatuak antolatu dituzte; larunbatean, gaztelaniaz eta igandean, euskaraz. Biak ala biak 12:00etan, eta dohainik; agertzeko asmoa dutenek erreserba egin beharko dute 943-13 09 06 telñefonora deituta.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide