ZSE gero eta liderrago Kantauri Surf Ligan

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 7a

Kantauri Surf Liga bereganatzeko aurrerapauso handia eman du Zarauzko Surf Elkarteak, Getxon irabazita.

Ligako lehen biak, Getxoko surf taldea eta Zarauzkoa, elkarren aurka neurtu ziotuzten indarrak, sailkapenari begirako lehia erabakigarria. Etxekoek puntuazio hobea lortu zuten arren, zarauztarrek hiru kategoria osatuta eskuratutako hobariei esker, 31-33 puntuko emaitzarekin irabazi zuten. Ondorioz, ZSE lidertzan sendotu da, aldeak aregotuz; bigarren postuan berdinduta dauden Getxo eta Zurrunbilo taldeei lau puntu ateratzen dizkie orain.

Larunbat honetan etxean izango dute jardunaldia zarauztarrek, eta Zurriolaren aurka ariko dira, 13:30etik aurrera.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide