Motxian eta Durangaldeko bertso eskolak aurrez aurre ariko dira larunbatean

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 9a

Bertso Truk Euskal Herriko bertso eskolen arteko desafioen barruan, Motxian eta Durangaldeko bertso eskolek saio bereiz izango dute larunbat honetan.

Azken Portu auzoan poteo batekin ekingo diote jardunaldiari, 19:ooetan, Guria tabernantik abiatuta, eta ondoren, 21:30ean, afaria izango dute Urpekoak elkartea. Afarirako txartelak Txiki Polit jatetxean eros daitezke, 12 euroan, edo bestela motxianbertsoeskola@gmail.com posta elektronikora idatzita.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide