Amateur mailako 20 lagunetik gora aritu dira lehian Gaba eta Kezka tabernetan, urtarrila eta otsaila bitartean, eta sailkatze fasetik 9 onenak pasa ziren finalera. Alex Eizagirre izan da irabazlea.
Datorren igandean, 18:00etatik aurrera, Gipuzkoako txapelketarako sailkatze faseko kanporaketak ospatuko dira Zarautzen. Gipuzkoako hainbat partaide izango dira aipatu bi tabernetan.