Ekhine Eizagirrek bere lehen poema liburua emango du argitara apirilean

Zarauzko Hitza 2016ko martxoaren 9a

Ekhine Eizagirreren irudia.

Alde erantzira nabil izenburua izango du poema liburuak, eta Susa argitaletxearen eskutik ikusiko du argia.

Apirilaren 4an aurkeztuko dute, 11:30ean, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Eizagirreren poemak Arraio irratian entzun ahal izan dira, modu musikatuan, Urrunetik Gertu saioan; azkena joan den otsailean egin zuten. Iaz CD bilduma bat atera zuten saiorako espreski grabatutako 9 abestirekin. Fleuryko espetxeko (Frantzia) emakumeen moduluan dago preso idazle zarauztarra.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide