Dabilen harriari...

Enkarna Olaskoaga: "Portuak hor geldituko dira, baina arrantzarako itsasontzirik gabe"

Maddi Txintxurreta eta Gorka Eizagirre 2026ko ekainaren 23a

Itsasoari estuki lotutako familia da Enkarna Olaskoaga getariarrarena. Aita eta aitona arrantzaleak eta ama sare konpontzailea izanda, etxean beste gairik ez zuten izaten, eta haien bideari jarraitu zieten hiru anai-arrebek ere: bi ahizpek saregile eta anaiak patroi. Gaztaroko eta geroxeagoko kontuak dotore berritu ditu, Dabilen harriari saioaren aste honetako atalean. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide