'Gure Mazedonia' saioaren azken atalean, Zumaian egindako koktelak dastagai

Guka Telebista 2024ko abu. 30a, 10:00

Orioko, Azkoitiko, Zarauzko eta Azpeitiko saioen ondoren, Zumaiakoa eskaini zuen atzo Guka Telebistak. Abuztuan ostegunero 21:45ean, ikusi ahal izango dira saioak telebistan, Mireia Galarza Bastidak aurkeztuta eta Ian Ruiz Lizasok zein Julene Sorarrainek lagunduta.

Abuztua hastearekin batera, Guka Telebistak udako saio berria estreinatu zuen: Gure Mazedonia. Abuztuan, ostegunero 21:45ean hasita, Mireia Galarza Bastida kazetariak Urola Kostako herririk handienak bisitatuko ditu uda garaiko gaiak lantzeko asmoz. Gainera, ondo lagunduta arituko da aurkezlea saio berrian, Julene Sorarrain eta Ian Ruiz Lizaso izango baititu bidelagun.

Zumaiako saioa eskaini zuen Gukak atzo telebistaz. Galarza aurkezlea Iñaki Atrian koktel egilearekin elkartu zen, eta biek udako edari freskoenez hitz egin zuten. Zumaiarra Akelarre jatetxeko langilea da, eta egun Patxi Troitiño donostiarraren taldean dihardu koktel egile bezala. Hain zuzen ere, Troitiñok sortutako eta Atrianek prestatutako bi koktel herritarrei emango dizkiete dastatzeko. Bietako zeinen aldeko hautua egingo dute zumaiarrek?

Orioko, Azkoitiko, Zarauzko eta Azpeitiko saioak eskaini ondoren, atzo eskaini zuen Guka Telebistak Gure Mazedonia saioaren bosgarren atala. Urola Kosta eskualdea zeharkatu dute hiru lagunek kostaldetik barrualdera, eta barrualdetik kostaldera, askotariko gaiak ukituz. Honako lotura honetan ikus daitezke bost saioak oso osorik. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide