Udako GUKA magazina: laugarren atala

GUKA magazina 2021ko uzt. 23a, 22:00

Laugarren atalean, Galarza Ismael Manterola arte historialariarekin elkartuko da, eta ibilbide bat egingo dute biek artearen historian zehar. Hain zuzen, Ekaingo koben erreplika, Azpeitiko parrokiako Bakardadearen kapera eta Azkoitiko horma irudiak bisitatuko dituzte. 

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa ematea izan du helburu orain arte GUKA magazinak, eta helburu bera izango du udako GUKA magazin bereziak ere. Ostiralero egongo da ikusgai atal berria UKTko tokiko hedabideetan, Urola Kostako Hitzan eta Erlo Telebistan, eta bertan, Andoni Elduaienek, Mireia Galarzak eta Gorka Peñagarikanok udan zehar eskualdean egin daitezkeen plan proposamenak landuko dituzte. 

Laugarren atalean, Galarza Ismael Manterola arte historialariarekin elkartuko da, eta ibilbide bat egingo dute biek artearen historian zehar. Hain zuzen, Ekaingo koben erreplika, Azpeitiko parrokiako Bakardadearen kapera eta Azkoitiko sarrerako horma irudiak bisitatuko dituzte. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide