Telebista

Bizi ON!

Kirola eta osasuna uztartzen dituen erreportaje sorta da 'Bizi ON!', eta saioa GUKAk, Goienak, GITBk eta 28 Kanalak elkarlanean ekoiztu duute.
Egilea: Guka Telebista, Goiena, GITB eta 28 Kanala
3 atal ikusteko
Gaztetatik kirola ohitura bihurtuz
2026/02/16

Bizi ON! telebista saioaren hirugarren atalean, umetan jarduera fisikoak duen garrantziaz aritu dira. Besteren artean, Irristaka Zaldibiako irristaketa taldeak bere jardunaren berri eman du, patinajea aukera ona izan daitekeela eta.

Indarra eta koordinazioa
2026/02/09

Eskalada eta halterofilia bikainak dira indarra eta koordinazioa lantzeko. Bizi ON! telebista saioaren bigarren atal honetako protagonistak, besteak beste, Eneko Cantero eskalatzaile azpeitiarra eta Xeber Iruretagoiena fisioterapeuta zarauztarra dira.

Kirola modan
2026/02/03

Bizi ON! telebista saioaren lehen atal honetan, batetik, Beasaingo Gazte Training zer den azalduko dute, gazteentzat gimnasioetara sarbidea izan daitekeena; eta bestetik, mendian korrika aritzeko joeraz ariko dira, baita mendian ibiltzeko oinetako egokiez ere. Naroa Uria mendi korrikalari azpeitiarra eta Eider Lopetegi podologoa ezagutzeko aukera ere izango da.

0 atal ikusteko