Porran parte hartzeko epea bukatu da.
Zenbatgarren postuan amaituko dituzte ligak aurten zarauztarrek KAE 1 eta ETE mailetan? Sari dotorea du zain irabazleak. Animatu eta zorte on!
ZARAUZKO HITZAk aurten ere prest du arraun denboraldiko porra. Herriko bi talde ibiliko dira lehian, KAE 1 eta ETE ligetan, eta bakoitzak bere liga zenbatgarren postuan amaituko duen galdetuko dugu porran. Irabazleak Gazteategi jatetxean bi lagunentzako otordua + Koolore arropa markako bonoa irabaziko ditu.
Parte hartzaile batek baino gehiagok asmatzen badu porra, zozketa bidez erabakiko da irabazlea.
Animatu eta parte hartu! Zorte on!
Porra egiteko azken eguna: abuztuaren 1eko eguerdian, 12:00etan.