Podcasta

Santa Barbaratik

Santa Barbarara igo eta herriari begira jarrita hausnarrean aritzea gogoko dute Imanol Epeldek eta Aner Peritzek, eta han izaten dituzten burutazioak elkarrekin partekatzeko joera dute. Zarautz Guka aldizkari digitalean argitaratzen dituzte audio mezu horiek, hilabete batean batek, eta hurrengoan besteak. Orain arteko guztiak hemen dituzue entzungai.
-- Imanol Epelde eta Aner Peritz --
Iritzia
4 atal entzuteko
Bideak
2025/12/05

Imanol Epeldek, Santa Barbara gainetik beharrean, Santa Barbarara bidean bidali dio audio mezua Aner Peritzi. Nabaria du arnasestua, baina horrek ez dio hausnarrean jarduterik eragotzi. Bideez aritu da oraingoan, eta galdera ere bota dio Peritzi.

Kuadrillen pisua
2025/11/07

Oraingo honetan, kuadrillez jardun zaio Aner Peritz Imanol Epelderi. Aitortu dio bere kuadrilla biologikoarekin harremana erabat galduta daukala, baina, asko espero gabe, aurtengo Kuadrillen Egunean Zarautzen parrandan bukatu zuela; kuadrilla kuriosoarekin, gainera.    

Funtzionario izateaz
2025/10/03

Nola izan daiteke bat funtzionario ezkerretik? Imanol Epeldek honako audio mezuan erantzun dio Aner Peritzi, nola ez, beti bezala, Santa Barbara gainera igo eta herriari begira jarrita.

Errutinan sartzeko gogoz
2025/09/05

Udaberrian, uda iritsi arteko onik ez; eta abuztua bukatzerako, uda bukatzeko amorratzen. Urtero horixe gertatzen ei zaio Aner Peritzi. Hala kontatu dio behintzat Imanol Epelderi, Santa Barbara gainetik bidali dion mezuan.