Esna al dago Zarautz?

Erabiltzailearen aurpegia Zirika

Euskaraldiko alfonbratxoa etxe atari batean.

UEMAk, Zirika elkarteak eta Zarauzko Udalak Esnatu dinamika aurkeztuko dute irailaren 30ean, asteazkenez, Etxezabalan (18:00). Esnatu dinamikak honako galdera honi erantzun nahi dio: "Zer egin dezakegu zarauztarrok euskarari arnas ematen jarraitzeko?".

Euskara ez da berez bizi. Erabiltzen dugulako bizi da. Kalean, dendan, kirolean, lanean, kuadrillan, sareetan..., baita euskaraz egin genezakeen baina egiten ez dugun aldiro ere.

Esnatu dinamikak galdera hori ekarri nahi du Zarautzera: zer egin dezakegu zarauztarrok euskarari arnas ematen jarraitzeko? Ez bakarrik zer egin dezakeen udalak, eskolak edo euskara elkarteak. Zer egin dezakegu guk?

Irailaren 30ean, asteazkena, 18:00etan, Etxezabalan Esnatu dinamikaren aurkezpena izango da. Euskara Zarautzen indartsu nahi badugu, agian, iratzargailua jarri beharko genuke.

Etorri. Pentsatu. Proposatu. Egin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide