Abuztuaren 9an, urteroko ekitaldia egingo dugu malekoian kanpotik datozenei gure herriak duen izaera eta kultura erakusteko; gurea ez dela turismora begira bakarrik bizi den herria adierazteko. Eta horretarako zer hobe musika, kantua eta dantza baino!
Arratsaldeko 17etatik 20etara bitartean malekoia hartuko dugu gure musika, kantu eta dantzen bitartez.
Ekitaldia amaitzeko, Gurutze Gorriaren parean elkartuko gara. "Martxa baten lehen notak" eta "Zurekin batera" abestiak abestu eta dantzatuko ditugu.
Gonbidapena irekia da, beraz, zatozte eta gonbidatu zuen ingurukoak parte hartzera!
Eta eskaera bat: arratsalde berean eskuorriak banatzen ibiliko gara hainbat lagun. Zenbat eta gehiago hobe. Animatzen bazara, idatzi zirika@ni.eus helbidera. Gustu handiz hartuko zaitugu!