Urtebeteko bidea egin du Zirikak. Antolatu dugu kantu-bazkari bat, antolatu ditugu hitzaldi, formazio-saio eta hausnarrak. Deitu ditugu protesta deiak ere. Eta ari gara herriko esamoldeekin inguruak hornitzen.
Irailean, geldialdi txiki bat egingo dugu orain arte egin ditugunak elkarrekin hausnartzeko. Eta galdera berriak egiteko: Zer gehiago egin genezake herrian euskara sustatzeko? Nola antolatu gintezke? ...?
Euskararen aldeko lanari lotzeko, zu ere bertan nahi zaitugu eta egun hori gordetzeko eskatu nahi dizugu, zuk ere zure ekarpena egin dezazun, euskara herrian hauspotzen segi dezagun.