Malekoia 365 egun

Erabiltzailearen aurpegia Zirika

Zarautz itxuraldatu egiten da udan. Bertakoen esentzia eta kultura gutxi ezagutzen dute kanpotik datozenek. Uztailaren 14an zer garen erakustera aterako gara Malekoira. Eguerdiko 12:00etatik 14:15etara musika eta dantza ikuskizunak burutuko ditugu malekoiko txoko askotan, euskal kultura eta euskara ardatz hartuta. Herritik, guztiontzat.

Helburu argia dugu: kanpotarrei erakustea hemen euskal turismo ereduaz gain, bizitzeko eta adierazteko beste eredu bat daukagula. Hori horrela, ahalik eta herritar gehien elkartzeko deia luzatzen dugu. Kantina, Dama, Gurutze Gorria, Muskaria edo Munoa, aukeratu gustuko duzun txokoa eta zatoz gure-gureak ditugun abestiak dantzatu eta kantatzera! Ikus dezatela nor garen!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide