Ainhoa Lasak (EMUN) emango du tailerra eta eduki teoriko eta praktikoak landuko dira. Tailerra antolatu da euskaraz egiteko gogoa duten hiztunentzat. Oinarrizkoa da pertsonek euskararekiko kontzientzia izatea. Kontzientzia horretatik abiatuta, baliabideak eta estrategiak eskainiko dira.
Tailerrean bertan azalpenak eta ariketak tartekatuko dira eta elkarrizketa partekatua izango da momenturo. Tailerraren oinarrian hainbat kontzeptu soziolinguistiko eta psikologiko dauden arren, tailerrera bertaratuko diren pertsonen eguneroko esperientzian oinarrituko gara, horixe baita ikasbiderik aberatsena eta gure hizkuntza praktikak aldatzeko bide bakarra.
Partaideon interesak eta beharrak kontuan hartuta, tailerra egokitu egingo dugu. Hurrengo atalean aurkezten diren edukiak prest izango ditugu, baina batean edo bestean denbora eta azalpen gehiago emateko beharra ikusten denean, horretan zentratuko gara.
HIZKUNTZA PORTAERAK
✓ Hizkuntza jabekuntza eta sozializazioa
✓ Sumisio linguistikoa eta babesgabetasun linguistikoa
o Konbergentzia mailak
o Lotsa eta kulpa, erresistentziak
✓Portaeren eraikuntza kontzientea
o Jabetu, ahaldundu, boterea hartu → jarrera eta portaera
o Motibazioa eta pertsuasioa
✓ Elkarrizketa asertiboak
o Elebitasun pasiboa
o Diskurtsoa
✓ Lidergo linguistikoa