Euskal Herrian badira periferiatik euskara lantzen duten eragile ugari. Historian zehar toki guztietan izan dute misio bera, jendartea euskalduntzeaz gain, euskalduntasun horren bitartez euskal kultura indartzea, hori baita euskal identitatea garatzeko bide sendoena. Ez da erraza izan eta oraindik ere zaila izaten jarraitzen du ikastola horiek pairatzen duten egoera. Beharrezkoa da Euskal Herriko periferian euskararen alde lan egin duten hainbat eragile aitortzea.
Egitaraua – Martxoak 10 -
10:00 Harrera eta gosaria
10:30 Beskoitzeko ikastolaren bisita, egoeraren azalpena, ...
11:00 Ekitaldia-mahaingurua: Euskal Herriko mugako ikastolen lekukotasuna/erakusketa.
11:00 Umeen txokoa: jolasak
11:30 Pontx pailazoa
13:00 Adierazpen publikoa.
13:30 Bazkaria kantuz
16:00 Agurra eta ama
Gure herrian euskararentzat lurrik gabeko herririk ez!
Atxik Beskoitzeko ikastola!