Honakoa izango da egitaraua:
- 13:00etan kantu-jira Agosti eta Barrenarekin
- 14:30ean bazkaria Lagunak Erretegian
- 16:00etan kantua eta festa Agosti eta Barrenarekin
- 20:30ean zizka-mizkak
- 22:00ak aldera amaiera
Sarrerak urriaren 2an jarriko dira salgai 17:00etatik aurrera. 50 euro balioko du bakoitzak. Helbide honetan soilik eskuratu ahal izango dira txartelak: https://labur.eus/zirika-kantu-bazkaria
Betiko kanta herrikoiak abesteaz gain (Lete, Laboa, Pantxoa eta Peio, Imanol, B.Lertxundi, Itoiz...), berriagoak ere abestuko ditugu (Hertzainak, Sorotan Bele, Oskorri, Tapia eta Leturia, Mikel Markez...) eta baita gaur egungoak ere! (Izaro, Huntza, ETS, Zetak eta abar!)
Kantatzen duen herri bat ez delako inoiz hilko. Zaindu ditzagun eztarriak. Zaindu dezagun elkar!