Zirikaren aurkezpenaren ondoren

Jende ugari agertu da talde-lanean aritzeko prest. Urriaren 7ko hausnarketa saiora begira jarri gara orain. 2023ko egitaraua osatuta dugu. 2024koa hasi behar dugu pentsatzen.

Gogotsu abiatu dugu bidea, ikusita aurkezpenera jende asko eta askotarikoa azaldu zela. 60 bat lagunek hartu dute, hemendik aurrera, Zirikaren lanetan era batera edo bestera laguntzeko konpromisoa.

Orain, urriaren 7ko hausnarketa saiora begira jarri gara. Egun horretan, 2024an egin asmo ditugunak zehazten arituko gara, ekintza txiki eta motibagarriak pentsatzen, guretzat baliagarriak izango direnak, komunitatea egiten lagunduko dutenak. Urriaren 7rako animatzen bazara, bete galdetegi hau.

Eta zabaldu mezua inguruan. Beste inor prest badago elkarlanerako, batu Telegrameko kanalera edo idatzi zirika@ni.eus helbidera.

Osasuna lagunok!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide