Zarauztarra taldeko Ane Zubeldia eta Aroa Saez gustura aritu dira asteburuan Bizkaian

Asteburuan Bizkaian jokatutako Lea Artibaiko Txallengean hartu dute parte Zarauztarra txirrindulari taldeko Ane Zubeldiak eta Aroa Saezek. (Utzitakoa)

Lea Artibaiko Txallengea lehiatu dute ostiraletik igandera bitartean eta Leonen arituko dira larunbatean. Horrez gain, Lukas Blanco Iruretagoiena txirrindulariak eta infantil eta kimu mailako txirrindulariek ere lehiatuko dituzte lasterketak.

SDC Zarauztarra taldeko Ane Zubeldia eta Aroa Saez txirrindulariek Lea Artibaiko Txallengea lehiatu dute pasatu berri den asteburuan Bizkaian. Zehazki, hiru etapako itzulia da jokatu dutena: erlojupekoa ostiralean eta errepideko lasterketak larunbatean eta igandean. 

Sailkapenak alde batera utzita, sekulako lana burutu dute bi kirolari zarauztar gazteek eta bereziki aipagarriena da erakutsi duten txirrindularitzarako grina eta kirolaz gozatzeko nahia. Poz-pozik ibili dira.

Datorren, larunbat honetan ere izango dituzte lasterketak Zarauztarra taldeko txirrindulariek. Aipatutako bi neskek Leonen jokatuko dute Espainiko Kopako beste lasterketa bat, eta Beasainen arituko da Lukas Blanco Iruretagoiena. Horrez gain, infantilak eta kimuak ere arituko dira bizikleta gainean; izan ere, Aste Santuko oporraldia atzean utzita, larunbatean itzuliko dira lehiara.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide