Asteburu ederra izan dute Zarauztarra txirrindulari elkarteko kideek

Erabiltzailearen aurpegia Zarauztarra txirrindulari taldea

Jule Zubeldiak irabazi zuen Zarautzen jokatutako kimu nesken lasterketa. (Utzitakoa)

Benjamin, kimu eta infantil mailetako lasterketak jokatu zituzten herrian bertan, eta kate neskak Nojan aritu ziren Espainiako Kopako proban.

Giro polita izan zen larunbatean Aritzbatalde kiroldegiaren inguruan. Zarauztarra txirrindulari elkarteak antolatuta lasterketak izan zituzten benjamin, kimu eta infantil mailetako txirrindulariek eta kimuetan etxeko txirrindulari bat nagusitu zen. Jule Zubeldia, hain zuzen ere.

Kadete neskak berriz, Kantabrian izan ziren, Nojan jokatutako Espainiako Kopako lasterketan. Taldeko bi ordezkarik hartu zuten parte eta gustura aritu ziren 146 txirrindulari bildu zituen tropelean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide