Zarauzko Triatloia 1987. martxan jarri zuten hiru ekintzaile zorok: Jose Mari Gibelalde, Jesus Agoues eta Juan Trekuk, Zarauzko Turismo bulegoaren laguntzarekin. Oso gutxik ezagutzen zutenean kirol eder hau, beraiek Euskal Herrian eta estatuak aitzindari izan ziren. 2005. urtera arte 19 urte luzetan, urtero-urtero estatu mailan erreferentea bihurtu zen fproba antolatu zuten. Esan bezala tartean Juan Treku handia, ibilbidearen arduraduna, bai igeriketakoa, bizikletakoa zein korrikakoa.
Euskaldun jator bezala, aldaparen zalea eta ondorioz bizikletaz malda gogorrak sartu ohi zituen Juan Trekuk: Andazarratekoa, Aiako Lokatekoa… Pausoz pauso, anoaz anoa, boluntarioz boluntario, dena mendean izaten zuen. Halaxeko ospea eta izaera eman zioten Juan Treku eta sortzaileek Zarauzko Triatloiari, frogak oraindik 40 urteak bete ez dituen honetan, beraien bizkar joan ziren ekitaldi erdiak baino gehiago. 2005. urterako erreferentziazko froga zen estatu mailan eta triatloi munduan punta-puntan ibiltzen zirenak parte hartzen zuten bertan.
Zarauzko herriak kide handi bat galdu du aste honetan. Juan Trekuk erakutsitako bidean, oraindik asko dugu ikasteko: borondatezko lan itzela, ekintzailetasun izugarria, den dena Zarauzko herriaren alde. Gugan bego.