Zarauzko Triatloi Elkarteak (ZTE) ekin dio 2021-2022 urteko denboraldiaren plangintzari, eta gonbitea zabaldu nahi du Zarauzko zein inguruko auzo eta herrietako kirolzaleen artean, triatloian hasi nahi duen edozein pertsonak,taldean izena eman dezan.
ZTE-k triatloia sustatzea du helburu, eta egun 100 taldekide inguruz osatua dago, maila eta adin guztietakoak.Helburu eta maila guztietako jenderi zabaltzen dizkio ateak ZTE-k, hasteko, inondik ere, nahikoa da triatloia ezagutzeko eta ondo pasatzeko gogoa edukitzea. Lehen triatloia egin, Zarauzko Triatloia ,erronka luzeagoak egin edo soilik talde giroan entrenatu eta talde bateko partaide izan nahi duten pertsona guztiei zabaltzen dizkie ateak ZTE-k .
Taldeak hasiberriei triatloian aritzeko erraztasunak ematen dizkie: entrenamenduen eskaintza,Ainhoa Murua eta Jon Unanue-rekin igeriko entrenamenduak, lehiaketarako eta entrenutarako jantziak, lizentziak, talde giroan egiten diren ekintza, kontzentrazio eta irteera ezberdinetan parte hartzeko aukera etab .
Hortaz, izena eman edo informazioa nahi duen edozeinek idatzi edo dei dezala ondorengo helbide edo telefonora : info@zarauzkotriatloia.com edo 620296452 / 644710139.