Zarauzko Triatloi Elkarteko kideak Gasteizen, Banyolesen eta Frankfurten

Azken astebukaeran Zarauzko Triatloi Elkarteko triatletak Banyoles, Gasteiz eta Frankfurt aldean egon dira lehiatzen.

Lehenik, Banyolesen, sprint distantziako Espainiako Txapelketak jokau ziren, eta bertan izan zen Mariano Sanchez de la Flor beteranoa. Lasterketa bikaina egin zuen, 1:05:57 denboran amaituz. Bere adin taldean 4. postua- amaitu zuen, podiumetik oso gertu.

Igandean, bestalde, Gasteizen Jon Ander Castro izan genuen Gasteizeko half distantziako triatloian (1900m igeri-90km bizikleta-21km lasterka) parte hartze . Lasterketa benetan gogorra izan zen, distantziaz gain, sekulako beroa egin zuelako. Jon Anderrek bere adin taldeko merituzko 54. postuan amaitu zuen, 5:38:47ko denborarekin.

Azkenik Frankfurten izan zen, eta Europako Txapelketa zen Ironmanean Jon Azkue eta Joseba Iriondo beteranoak izan ziren. Gogoratu Ironman distantziako lasterketetan triatletek 3.800 metro igeri, 180 km bizikletaz eta 42 km korrikako ibilbidea osatu behar izaten dutela. Frankfurten, Jon Azkuek lasterketa 1134. postuan amaitu zuen, 12:08:45denbirarekin, korrikako partzialean tripetako arazoak eduki ondoren. Bestetik, Joseba Iriondok igeria eta bizikletako segmentuak amaitu ondoren, ezin izan zuen korrikako lasterketa bukatu. Pena bat. Halere, denei zoriondu behar zaie, bakoitzak bere mailan, lasterketa motzak nahiz luzeak prestatzea meritu itzela du eta. Zorionak!!!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide