Codeam-ZTEko triatleta Nizako Iromanean

Joan den igandean Zarauzko Triatloi Elkarteko Aitor Hoyos eta Alberto Agirre Frantziako Nizako Ironmanean parte-hartzen izan  ziren. Distantzia hauetan parte hartzeko oso ondo prestatuta egon behar da: Nizan itsasoan 3,8km egiten dute igeri, 180km-ko bizikleta saioa  eta, azkenik, 42km-ko maratoia, 226km-ko ibilbidea osatzeko.

Nizan igeriketa  itsasoan  egiten dute, bizikleta saioa inguruko portu gogorrenak igoaz izan ohi da euren artean Col de l'Ecre lehen mailako portua eta azkenik 42km-ko maratoia Nizako malekoi famatuan.

Alberto Agirrek 10 ordu 45 minutu eta  43 segunduko denborarekin amaitu zuen, bere adin mailan bosgarren sailkatuaz, esan beharra dago Albertok orain dela 2 aste istripua eduki zuela, kamioi batek bizikletatik bota baitzion entrenatzen ari zela eta , bukatzea bakarrik meritu haundia duela. Aitor Hoyosek aldiz 11 ordu 24 minutu eta 32 segundu behar izan zituen lasteketa amaitzeko eta  bere adin mailan 89. postua eskuratu zuen.

Julen Usandizaga zarauztarra ere  Nizan izan zen, 10 ordu 41 minutu eta 15 segunduko denborarekin, bere adin taldean 34.postua lortuz.

Igandean Donostiako Onditz Triatloian

Igandean aldiz Donostiako Onditz Triatloia jokatu zen, Zarauzko Triatloi Elkarteko hainbat partaide bertan izan genituelarik. Distantzi Olimpiko-ko lasterketa da (1500m igeri- 40km bizikletaz-10km lasterketa) eta triatloi munduan hasiberriak direnentzat, Sprint distantziarekin batera triatloian lehen pausoak emateko distantzia aproposak dira.

Zarauztarren postuak eta denborak ondorengoak izan ziren: 21.postua Guillermo Vahl 2:08:21 , 193.postua Ibai Goikoetxea 2:27:46, 323.postua Pablo Imanol Larrañaga 2:38:36, 385.postua Jon Aranburu 2:43:54, 423.postua Jon Goikoetxea 2:48:40.

Eskerrik Beroenak Zarauzko Triatloiaren izenean

Aurtengo  Zarauzko Triatloi arrakastatsuaren ondoren, Codeam Zarauzko Triatloi Elkarteak zorionak eta eskerrik beroenak eman nahi dizkie borondatezko lanean aritu diren ehunka lagunei. « Froga honek Euskal Herrian, estatuan eta atzerrian duen izen ona, borondatezko lana egiten duten pertsona hauei esker da, eta antolatzaileoi eman diguten babesa eta laguntzak, izugarri erreztu digu egin beharreko lana».

Bestalde, eskerrik beroenak baita ere, froga ekonomikoki eta baliabide materialekin lagundu duten guztiei: Codeam, Kutxabank, Gesalaga, Etixx, Napeko Sport, Diario Vasco, Conservas Campos, Powerade, Conde Valdemar, Eroski Zarautz, Autocares Aizpurua, Lukai Eskola, Izeta Sagardotegia, Aspanogi, Cadena SER, Azkarbike, Cafes Baque, Zarautz, Getaria,Z umaia, Aizarnazabal, Orio eta Aiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskadiko eta Gipuzkoako Triatloi Federazioak. Eta azkenik, ezin ahaztu, urtero urtero espaloian, errepide bazterrean, aldapetan, kale-nagusian... toki guztietan eztarria urratuz eta eskuak zartatuz, triatletak animatzen aritzen diren ikusleak: «Milioika esker guzti-guztioi».

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide