Joseba Areizaga Codeameko trialeta Soplaoman proban

Ostiralean hasi eta larunbatean amaitu zen Cabezon de la Saleko Soplaoman proban parte hartu zuen Joseba Areizaga triatleta zarauztarrak. Proba hau ultra-triatloi kategorian sartzen da: bertan, parte hartzaileek lehenik ostiralean 10 kilometroko igeriketa saioa burutzen dute, eta ondoren, gaueko 21:00ak aldera hasi eta gau osoan zehar, 80 kilometro eta 3.800 metroko desnibela duen korrika saioa egiten dute mendian.

Parte hartzaileak gau osoa korrika ibili ondoren, azkenik goiz aldera bizikleta hartu eta mendiko bizikletarekin 112 kilometroko lan gogorra burutzen dute. Ikus daitekenez, sekulako gogortasuna duen proba da, amaitze hutsa ikaragarrizko balentria delarik. Josebarekin batera, 40 kirolarik hartu zuten irteera ,eta hoietatik 20k bakarrik lortu zuten amaitzea. Josebak 11. postuan amaitzea lortu zuen, 25 ordu eta 16 minututako denborarekin. Bere partzialak ondorengoak izan ziren: igeriketa 4:20:26, korrika eta bizikletako partzialak 20:56:14. Probako irabazlea Tino Zaballa txirrindulari ohia izan zen, 18 orduko denborarekin. Ikus dezakezuenez, sekulako balentria Joseba-rena. 


Hondarribian eta Azpeitian ere bai

Bestetik, larunbat arratsaldean, Hondarribia aldean CODEAM-ZTEko 12 triatletek hartu zuten parte euskal zirkuituko Hondarribiko Sprint Triatloian (750m-20km-5km).  Hauek izan ziren beraien postu eta denborak: 23. Josune Zabala 1:35:37; 13. Guillermo Vahl 1:11:38; 40. Aitor Manterola 1:14:38; 85. Iñigo Eizagirre 1:18:05; 131. Asier Lizaso 1:21:13; 132. Siratz Aldanondo 1:21:15; 149.Mariano Sanchez de la Flor 1:22:23; 157. Ibai Goikoetxea 1:23:15; 184. Roberto Ostolaza 1:25:05; 190. Joxe Calderon 1:25:42; 212. Gorka Silvan 1:27:16; eta  273. Pablo Imanol Larrañaga 1:33:06.
 
Azkenik Raul Ridruejok Azpeitiko elkartasun lasterketan 2. postua lortu zuen.

Argazkilaria: Javier Lizaso

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide