CODEAM-Zarauzko Triatloi Elkartea-ren denboraldiak aurrera darrai

Azken astebukaeran CODEAM-ZTE koak Iruña-ko HALF-Iruña distantzia erdiko triatloian, Asturias-ko  Gran Trail Picos de Europa mendi lasterketan eta Zarautz-ko Herri lasterketan izan genituen parte hartzen.
 
 
Larunbat arratsaldean jokatu zen Half-Iruña triatloia(1900m igeri-90km bizikletaz-21km korrika). Zirkuitoko gogortasunaz gain , bertan egiten zuen eguraldi eskasari (sekulako haizea eta hotza) aurre egin behar izan zioten triatletek. Iruña aldean egon ziren Zarauzko triatloi elkarteko kideek ondorengo postuak lortu zituzten: 93.postua Iñigo Eizaguirre 4:35:33 , 357.postua Jon Azkue 5:07:10, 599.postua Jon Ander Castro 5:32:31 eta azkenik Alberto Agirre 4:26:08-ko denborarekin amaitu zuen .
 
Bestetik Igor Etxeberria eta Siratz Aldanondo Gran Trail Picos de Europa-ko mendi lasterketan izan ziren. 55 kilometro eta 4500 metroko desnibel positiboa du Asturias-ko lasterketak. Igor etxeberriak 29.postuan amaitu zuen 8:45:58-ko denborarekin eta Siratz Aldanondo-k 42.postuan amaitu zuen 9:09:34-ko denborarekin. Siratz-en eta Igor-en esanetan inguru zoragarriengaitik eta antolakuntza onagaitik guztiz lasterketa gomendagarria da GTPE.
 
Azkenik Guillermo Vahl eta Asier Freire  Zarautz-ko Herri lasterketan  izan genitue. Guillermo-k 5. egin zuen 30:13 -ko deborarekin eta Asier-ek 19.postuan amaitu zuen 33:30-eko denborarekin.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide