Igandean, taldeko hainbat partaidek Getariako triatloian hartu zuten parte. Proba hau Sprint distantziako lasterketa da (750m-20km-5km). Lasterketa gogorra da, adibide moduan bizikletako atalean, lehenengo Garate igo eta ondoren Oikira jaisten dira, bertan buelta erdia eman eta berriz ere Garate igotzen dutelarik , azkenik Getarian bizikleta utzi eta korrika egiteko zirkuito gorabeheratsu batean.
Codeam-Zarauzko Triatloi Elkartetik 8 taldekidek hartu zuten parte. Ondorengo postu eta denborak lortuaz: 23.postua Alberto Agirre (1:09:47), 32. postua Iñigo Eizagirre(1;10:37), 128.postua Mariano Sanchez de la Flor (1:19:16), Marianok beterano mailan lehen postua lortu zuen, 143.postua Aitor Hoyos (1:20:15), 165.postua Ibai Goicoechea (1:22:10), 213.postua Jon Aranburu (1:27:18), 270.postuan Pablo Imanol Larrañaga (1:34:41) eta azkenik Guillermo Vahl-ek ezin izan zuen lasterketa amaitu, epaileek txartela erakutsi baitzioten.
Igandean baita ere Triatloi Taldeko partehartze handia izan zen Pagoetako Mendi Lasterketan. Parte hartu zutenen artean goraipatzekoa Aitor Manterolak lortu zuen 2.postua. Taldeko beste parte-hartzaileak ondorengoak izan ziren: Zigor Saizar, Jon Cortajarena, Asier Freire, Unai Escobar, Mikel Silvan, Joxe Calderon, Ion Azkue eta Carlos Acuña, hauek 21 kilometroko ibilbideko lasterketan hartu zuten parte. Bestetik, lasterketa mistoan Iosu Lizaso eta Joseba Areizaga aritu ziren.
Azkenik, Xabier Garatek ere 2.postura igotzea lortu zuen Nafarroa Extreme Mendi Lasterketan. Zegamako prestaketan bikain jarraitzen du Xabierrek.