Emaitza bikainak CODEAM- Zarauzko Triatloi Elkartekoak Peñiscolan

Alberto Agirre eta Aitor Hoyos lehiatu ziren bertan, eta esperientzia oso ona ekarri zuten.

Joan den igandean ospatu zen Peñiscolako Half distantziako triatloia. Bertan 1,9 kilometro igerian, 90 kilometro bizikletan eta azkenik 21 kilometro egin zituzten korrika CODEAM-Zarauzko triatloi taldeko kideek. Benetan emaitza onak ekarri zituzten Alberto Agirre eta Aitor Hoyosek, neguko entrenamenduek fruitua eman dutela erakutsiz. Bestetik, esperientzia oso ona ekarri zuten Peñiskola aldetik.
 
Hauek izan ziren gure ordezkarien emaitzak: Alberto Agirre 25. postua 4:30:09ko denbora, igeriketan uretatik 4. postuan irten ondoren, eta, bestetik, Aitor Hoyos 5:05:06ko denborarekin, 253. postuan amaituz. Taldeko estrenua izan zen triatloi denboraldian, hemendik aurrera duatloiak alde batera utzi eta triatloietan murgilduko dira ZTE-ko neska mutilak. Hurrengo igandean Getariako Triatloian ikusiko ditugu asko eta asko beraien triatloiko debutean.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide