Emaitza bikainak astebukaeran Codeam-Zarauzko Triatloi Elkartearentzat

Asteburuan Codeam-Zarauzko Triatloi Kirol Elkarteko neska-mutilak buru belarri aritu dira lehiatzen. Triatloi denboraldia hurbiltzen ari da, eta bertara sasoi puntu onenean iristeko, geroz eta gogorrago ari dira entrenatzen  eta hori emaitzetan ere isladatzen doa.

Larunbatean taldeko hainbat partaide, Eguesko taldekako duatloian aritu ziren. Proba hau erlojupeko modalitatean jolasten da, talde bakoitza 4-8 kirolarik osatzen dutelarik. Euskal Herrian ez daude modalitate hontako lasterketa gehiegi , baina esan beharra dago talde mordoak hartzen duela parte  eta  giro bikaina sortzen dela bertan.

Codeam-Zarauzko Triatloi Elkarteak 3 talde aurkeztu zituen Egues-en. Lehen taldea Aitor Manterola,Aitor Hoyos, Alberto Agirre taldekideek eta Julen Saldias eta Ivan Rodriguez zarauztarrek osatzen zuten, hauek sekulako lasterketa osatu zuten , podium-era 3.postuan igotzea lortuaz, 1:11:33 -ko denborarekin. Bigarren taldea ZTE-ko gazteek osatu zuten.Bertan ziren Danel Larrañaga, Jonan Castro, Ibai Goikoetxea, Pablo Imanol Larrañaga ,Jon Garcia eta Asier Iturriza.Hauek 41.postuan amaitu zuten 1:26:45-eko denborarekin.
 
Azkenik 3.taldea , ZTE-ko beteranoez osatutakoa zen. Asier Lizaso,Gorka Silvan,Mikel Silvan,Jon Aranburu eta Siratz Aldanondo 44.postuan amaitzea lortu zuten 1:28:40 ko denboraz. Zahar eta gazteen artean ez zen emoziorik falta izan, aurretik nork amaituko zuen  ikusteko .Gazteenak beraien sasoiaz baliatu ziren beteranoen esperientziaren aurretik gailentzeko.
 
Bestetik Mariano Sanchez de la Flor beteranoa Aviles-ko Duatloi-ko Espainia-ko txapelketan izan genuen. Mariano-k sekulako maila eman zuen, nahiz eta lesioz beteriko negua eduki duen , eta  ezin izan duen bere sasoi puntu onenean iritsi lasterketara.Hala ere, bere kategorian 6. postuan amaitzea lortu zuen . Emaitza honekin Ibizan jokatuko den Europako txapelketara joateko txartela lortu du.
 
Azkenik, Asturiaseko Trail de los Pastores lasterketan ere ZTE-k ordezkaritza bikoitza eduki zuen. Bertan  Igor Etxeberriak  40km-tako ibilibidea zuen lasterketan hartu zuen parte  eta bestetik Zigor Saizarrek 26km-tako lasterketa laburrean. Paraje ederreko lasterketa gogor honetan biek maila bikaina eskeini zuten.
 
Esan beharra dago taldean izena eman nahi duen edonork ateak irekiak dituela. Informatzeko: info@zarauzkotriatloia.com

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide