CODEAM Zarautz Triatloi Elkarteko asteburuko emaitzak

Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian eta Durangoko Duatloian lehiatu dira hainbat kide, triatloi denboraldirako prestaketa gisara.

Asteburuan Codeam-Zarauzko Triatloiko Kirol elkarteko neska-mutilak buru-belarri aritu dira lehiatzen, triatloi denboraldia hasten denerako forma puntu onenean egoteko. Alde batetik, Mariano Sanchez de la Flor beteranoa Durangoko Duatloian izan genuen, bere kategorian 2. postua lortuz. Esan beharra dago baldintza gogorretan aritu zirela kirolariak Durangon. Zirkuituaren zailtasunez gain, eguraldi txarrak asko gogortu baitzuen proba.
 
Bestetik, Azkoitia-Azpeitia proba mitikoan Iñigo Eizagirre, Raul Ridruejo eta Danel Larrañaga aritu ziren lehiatzen. Iñigo Eizagirrek 1:22:42 ko denbora egin zuen, Raul Ridruejok 1:29:54 eta Danel Larrañagak 1:33:01 egin zuen.
 
Azkenik, Talaia Bidea mendi lasterketan ere ZTE-k ordezkaritza bikoitza eduki zuen. Bertan  Igor Etxeberriak lasterketa bikaina egin zuen 20. postuan amaituta 2:38 ko denborarekin. Bestetik, Zigor Saizarrek  ezin izan zuen lasterketa amaitu lesio bat medio. Hauek triatloiez gain mendiko lasterketetan ere aritzen dira.
 
Esan beharra dago taldean izena eman nahi duen edonork ateak irekiak dituela. Informatzeko: info@zarauzkotriatloia.com

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide