Joan den larunbatean Eibarren jokatu zuten zirkuituko hirugarren duatloi puntuagarria, Gipuzkoako Txapelketa erabakitzeko baliagarria zena. Bertan egon zen Zarauzko Triatloi Elkarteko Mariano Sanchez de la Flor. Lehenik, 5 kilometro korrika, ondoren 20 kilometro bizikletaz, eta, azkenik 2,5 kilometro korrika egin zituen, ibilbide gorabeheratsua osatuz
Marianok 91. postua eskuratu zuen sailkapen orokorrean , eta 7. postua beterano mailan, 1:03:26ko denborarekin. Esan beharra dago Mariano Avilesen egingo den Espainiako txapelketarako prestatzen ari dela beterano mailan.
Igandean, bestetik, Xabier Garatek eta Zigor Saizarrek Orioko mendi lasterketan parte hartu zuten. Xabier Garatek meritu handiko 10. postua lortu zuen, 1:57:01 denborarekin; Zigorrek aldiz 106. postuan amaitu zuen, 02:30ko denborarekin. ZTEko neska-mutil ugarik triatloiaz gain, mendi lasterketetan ere aritzen dira, maila ederra emanez.