Martxoak 8

Martxoa morez margotzen ari gara

Erabiltzailearen aurpegia SareFeministaZarautz 2016ko mar. 9a, 12:23

Eta, oraingoan, morea tokatzen da. Ondo dakigu emakume izateak zer ospatua, zer aldarrikatua eta zer sufritua baduela. Jendarteak ere ikasi du desberdintasun-egoeran bizi garela, baina, guk, behintzat, ez dugu hori onartzeko asmorik.

Martxoaren 8a gertu izanik, hainbat ekintza antolatu ditugu eta zuen parte hartzea eskertuko dugu! Argazki honekin, adibidez, erakutsi nahi dugu ez garela gutxi eta denetariko pertsonak garela. Izan ere, aurten, lanketa berezia egiten ari gara jendarteari ikusarazteko elkarlanaren bidez ekiten dugula eta anitzak garela; eta ari gara fruituak jasotzen.

Aipatu ekimen hori ez ezik, gogoratu, ostegunean, mahai-ingurua izango duzuela entzungai Arraio irratiko Atalka saioan, 21:00etatik aurrera. Eta larunbatean ospakizun-eguna izango dugula! Animatu, hortaz, bai, 12:00etan, Udaletxe plazatik abiatu eta kaleen izenak aldatuko dituen kalejirara; bai, 14:30ean, Zinema frontoian izango den EmakumeON bazkarira (produktu ekologiko eta maitasunez egindakoa), baita 17:00etan izango den La Pulga doako kontzertu irekira ere.

Zer aldarrikatu eta zer ospatu badugulako, DENOK ARIZ, DANTZATU FEMINISMOA.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide