AEK-k B2 eta C1 mailako azterketak prestatzeko euskara-ikastaroa antolatu duudarako. Uztailean egingo da ikastaroa Zarauzko AEKn. Saioak astelehenetik ostiralera izango dira, 09:00etatik 13:30era, eta irailean tutoretzak egingo dira.
Ikastaroak 278 euro balioko du, eta dirulaguntzak daude. 2008 eta 2010 urte artean jaioek 60 euro ordaindu beharko dituzte, aurretik dirulaguntzarik jaso ez badute. Izena eman nahi duenak esteka honetan egin beharko du ekainaren 24a baino lehen. Informazio gehiago nahi izanez gero, 607602194 zenbakira edota zarautz@aek.eus helbidera idatzi beharko da.