Martxan dugu Mintzalagun egitasmoa!

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko AEK

Hemen gatoz berriz ere, euskaraz hitz eta pitz aritzeko prest.

Udan 12 talde aritu dira eta oso ondo baloratu dute egitasmoa, nahiz eta oporren bueltan, astero elkartzea zailagoa izan.

Eta, orain, dagoeneko, batzuk martxan dabiltza. Ez hori bakarrik, izena ematen ere ari dira zenbait eta gogotsu gaude, urritik aurrera, euskara praktikatzeko guneak eskaintzeko.

Gogoratu: 3-4 pertsonako taldeak osatzen saiatzen gara. Horietan, euskaraz aritzeko erraztasuna duen norbait izaten da bidelagun, eta besteek eroso hitz egiteko espazio eta lagunak egiten dituzte. Eta azken oharra: dohainik da.

 

Animatu!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide