Korrika, geroz eta gertuago!

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko AEK

Martxoaren 19tik 20rako gauean, Korrika pasatuko da Urola kostatik, eta gogotsu gaude!

Otsailaren 25ean bertso-saioa izan genuen eta pasatu den asteburuan, plaierotan nahiz Alaken taldearen emanaldian izan gara. Horrelako hasiera dotorea emanda, gogotsu gaude Korrikari harrera egiteko. Eta, bitartean, asper ez gaitezen, egitarau mardula antolatu dugu. Tipi-tipa, tipi-tapa! Korrika! Harro herri!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide