Hiru ekimen bateratu zaizkigu azaroan: Urola kostako mintzalagun hasiera ekitaldia, Euskararen aldeko lasterketa eta AEKalean eguna. Badago zer aukeratua!
Aurten hitz egiteko irrika biziaz hasi gara Urola kostako Mintzalagun egitasmoan eta Ixabel Agirresarobe ipuin-kontalaria izango dugu ikasturte hasierako emanaldian. Azaroaren 16an, 19:00etan, Zarauzko Modelo aretoan elkartuko gara.
Bestalde, Zarauzko AEK-k irailean antolatu ohi duen Euskararen aldeko lasterketa azaroaren 18ra atzeratu genuela eta, egun horretarako bisita gidatua (izena eman nahi izanez gero, Urola kostako Mintzalagun dinamizatzaileari edo Zarauzko AEKri jakinarazi, mesedez) eta Indabe taldearen kontzertua ere antolatu ditugu.