Mintzalagun programa: zer da?
Mintzalagun Programak euskaraz dakiten pertsonak (bidelagunak, euskaldun zaharrak) euskara ikasten ari direnekin (bidelariekin, euskaldun berriekin) elkartzen ditu astean ordubetez, 3-4 pertsonako taldetxoetan, euskaraz hitz egin dezaten. Batzuek paseoak ematen dituzte; beste batzuek kafetxoa hartzen dute; bada pintxo-poteaz gozatzen dutenak ere… Zer lortzen dugu?
-
-
Bidelariak, euskaldun berriak: euskaraz hitz egiteko aukera du, bertako hizkera ezagutu eta ikasteko; jendea ezagutzeko eta euskaraz aritzeko harreman-sarea zabaltzeko aukera du.
-
-
-
Bidelagunak, euskaldun zaharrak: euskaldun berriei lagundu, bertako hizkera erakutsi, egiten ari diren ahalegina saritu eta aitortu…
-
Eman izena!
Zabalik da Mintzalagun programan parte hartzeko izen-ematea. Honako telefono eta helbide hauetara jo dezakezue argibideak jasotzeko eta izena emateko:
-
Urola Kostako AEK euskaltegiak; Zarauzko Udal Euskaltegia
-
Telefonoz: 625 485 215